Club Deportivo Laudio taldea martxan da 2012-13 denboraldirako atzean utzitako denboraldi oparoaren ostean. Astelehenean argazki ofiziala egin ostean, Arraño eta Ellakuritik lasterketak eta baloiarekin ariketak egiten hasiak dira jada Laudioko jokalariak.
Aurpegi berri bi ditu taldeak denboraldi berrirako, pasaden play off-etan lortu ez zen 2. B mailarako igoera behingoz erdiesteko: Iker Aspiazu eta Julen Iriarte. Lehenengoa, erdilari bilbotarra, Athletic-en aritutakoa da, baina Zamudiotik dator, bertan jokatu baitzuen utzita pasaden denboraldian. Bigarrena aurrelari azkoitiarra da, eta 10 gol sartu zituen pasaden urtean Eibarren filialarekin.
Era berean, Alexandru Bodiu hegaleko ezkertiarra frogatzen ariko dira aurre denboraldiko lehenengo aste hauetan, Santurtzitik etorri ostean. Azkenik, fisioterapeuta berriarekin kontatuko du taldeak denboraldi berrirako, Eric Ollé katalanarekin, alegia.
Fitxaketa horiekin guztiekin plantilla itxitzat ematen da bulegoetatik, eta beraz, jokalarien txanda da orain 2012-13 denboraldiari behar bezala ekiteko prestatzea. Lehenengo hitzordua ez da nolanahikoa izango gainera, abuztuak 2an, arratsaldeldeko 18:30tan, Real Union talde irundarraren aurka neurtuko baitituzte indarrak Casteloren gizonek.