Uztaileko azken ostiralean, hilak 27, gaueko 21:30tan Aretako jaietako arduradunek eskupilota partidu handia antolatu dute bertako frontoian. Bertan Goñi II-Eulate bikoteak Eugi-Lasa III-ari egingo dio aurre, lau nafarren arteko gudan, eta partidura sartzeko prezioa 10 eurokoa izango da.
Mikel Goñi azken hilabeteotan EiTB-ko El Conquistador del fin del Mundo programa arrakastatsuan egindako agerraldiengatik kirolagatik baino ezagunagoa bihurtu bada ere makina bat urte daramatza eliteko pilotan jokatzen, eta bere lorpenik garrantzitsuena 1999eko bikotekako txapelketan erdietsi zuen txapeldunorde izan zenean Zezeagarekin batera.
Bere atzelari lanetan arituko den Pedro Martinez de Eulate lizartarrak, berriz, badaki txapela irabaztea zer den, baita birritan lortu gainera, 2006 eta 2007 denboraldietan, Mrtz de Irujo eta Xalarekin batera, hurrenez hurren.
Patxi Eugi Aoiztarrak urte batzuk daramatza txapelketa profesionaletatik at, baina bere palmaresak argi uzten du aurrelari nafartarrak karrera profesional arrakastatsua bete izan duela urteetan zehar, buruz-burukoan (1996, 1999 eta 2000) eta lau t´erdiko txapelketan (1992, 1994 eta 2000) hiruna garaikur lortuta
Oscar Lasa beterano etxarritarrak, azkenik, 1997, 2000 eta 2002an binakakoan txapeldun bilakatu ostean indarrez jarraitzen du urte luzetako karrerari azken ukituak emateko, eta Eugiren atzelari lanetan ibiliko hainbatetan bezala da berriz ere honetan.