Seigarren urtez jarraian Laudioko garagardoaren ibilbideari hasiera eman zaio, eta hilabete honetako 17ra arte luzatuko da garagardozaleentzat hura betetzeko tartea.
Xedea, 32 taberna partehartzaileetan proposatzen diren 15 garagardo ezberdinak dastatzea da, lehiaketan partehatzeko beharrezkoak diren beste horrenbeste sigilu lortzeko.
Lehiaketaren sariak ez dira nolanahikoak izango ere, eta Municheko Oktoberfestean asteburu bat, egonaldia eta gosaria ordainduta, nahiz Bilboko Ein Prosit restaurantean 4 pertsonentzako afari bat irabazi dezakete ibilbidea betetzera animatzen diren partehartzaileek.
Gainera, sigiluarekin batera, taberna bakoitzak beste lehiaketa batean parte hartzeko boletoak eskeiniko ditu, non irabazleak bere pisua Estrella Damm garagardoan eramango duen.
APILLen aldetik, bestalde, Laudiok aurten Junifestaren VI. edizioa antolatuko duela gogorarazi da, ekaineko 15etik 17ra bitarteko asteburuan. Aurtengo garagardoaren festa laudioarra Aldai Plazan izango da, karpa handiaren barruan, eta publiko ezberdin guztientzako ekitaldiak eskainiko dira. Besteak beste, txikienentzako jolastokiak, batukada, mus txapelketa, magia erakuskizunak, bazkari herrikoia eta kontzertuak egongo dira, Akerbeltz, Izargi eta DJ ezberdinen esku.