Orozkon ospatuko da 7. urtez Karraka Euskadiko txapelketa maiatzaren 6ean Itxinape Mendi Taldeak antolatua. 200 bat atleten parte hartzea espero da, eta Euskadiko mendiko selekzioko kide diren Alberto Zelain, Ohiana Azkorbebeitia nahiz Josu Bengoetxea bertan izango direla iragarri dute.
Froga bi kategoria ezberdinetan banatuko da: Lehenengoak, profesionalentzako zuzendua, 27,62 km-ko luzera eta 1835,68 m-ko desnibel metatua izango du. Bigarrenak kategoriak, 23 urte azpiko atletentzakoak, alegia,16,78 km eta 921,47 m-ko desnibela izango du.
Lasterketari goizeko 10etan ekingo zaio Orozkoko Algorta zelaietatik froga nagusiarekin, juniorrak, 11etan hasiera emango dioten bitartean. Sariak ere ezberdinak izango dira kategoriaren arabera: Juniorren artean irabazleak 300 euro eskuratuko ditu, bigarrenak 200 eta beste 100 hirugarren sailkatuak. Nagusienetan, berriz, irabazleak soilik izango du sari ekonomikoa, baina 1.150 eurokoa.