Amurriok hartuko du 2012ko Arabako txirrindularitzaren Hiru Egunetako lehenengo etapa, San Prudentzio Arabako patroiari homenezko jaien egitarauaren parte bezala. Amateurrentzako zuzentzen da proba, eta 4. edizioa izango du aurtengoa.
Gaur bertan Amurriotik irten eta aiaraldeko lurrak zeharkatu ostean Laudion bukatuko da lehenengo etapa, lasterketari hasiera emango diona, alegia. Biharkoa Gasteiz izango du irteera eta helmuga puntu bezala eta, azkenik, Eltzieko-Oion etaparekin bukatuko da proba.
Lasterketan amateur talderik hoberenak ikusteko aukera egongo da, baina edozein zalek parte hartzeko aukera zabalik utzi dute antolazaileek. Are gehiago, hiru egunetan parte hartzea beharrezkoa ez dela gogorarazi dute, txirrindulari bakoitzaren esku utziz parte hartzea maila.
Hona jarraian lasterketaren ibilbidea laburrean:
Ostirala 27: Amurrio-Laudio, 96,05 km
Larunbata 28: Gasteiz-Gasteiz, 110,55 km
Igandea 29, Eltzieko-Oion, 108,55 km