Laudioar Txirrindulari Elkarteak 2012ko Laudioko Nazioarteko Sari Nagusia ospatuko ez dela iragarri du jakinarazpen baten bidez. Komunikatua kirolzale eta laudioar guztiei zuzentzen zaie, eta antolatzaileen borondatetik at dauden zergatiek urte honetako lasterketa bideraezina egiten dutela adierazten du.
Enpresa pribatuekin eta instituzio publikoekin akordio batera iristeko ezintasunaren aurrean elkarteko kideak apirilaren 21ean ospatu behar zen edizioa bertan behera uztera derrigortuak ikusi dira elkarteko kideak. Krisi ekonomikoak ezinezkoa egiten du lasterketarako beharrezkoa den gutxieneko aurrekontua biltzea, eta beraz, aurtengo antolakuntza materialki ezinezkoa dela azaldu dute.
Komunikatua ixteko, Laudioar Txirrindulari Elkarteak aurreko 62 edizioak antolatzen lagundu duten pertsona, elkarte, enpresa, laguntzaile eta zale guztiei eskuminak luzatzen dizkie.