Jon Bingen de la Peñak jantzi zuen txapela Arabako Txirrindularitza Elkarteak pasaden larunbatean Laudion antolatutako IV. Master klasikoan. Txirrindulari bizkaitarrarekin batera Jose Antonio Larreak eta David Garciak osatu zuten podioa, frogan bildu ziren ia 150 txirrindularien artean sprint estuan Zumalakarregiko helmugara 2. eta 3. heldu ostean.
Partehartzaileek 4 bira eman behar izan zioten Laudioko zirkuituari, ondoren Luiaondo, Murga, Arespalditza, Zuatza eta Okondotik Aiarari zeharkatzeko eta berriro ere Laudioko kale nagusian prest zegoen helmugara heltzeko. Guztira, 78 kilometro gogorreko zirkuitua bete behar izan zuten, eta hori lasterketa utzi behar izan zuten 24 txirrindularietan islatu zen.
Gainontzeko kategorietan Spiuk taldeka, Jose Francisco Cordero (senior), Oscar Negrete (master40) eta Javier Murguialday (Master 50) gailendu ziren.