Laudio Ikastolaren eskutik eskolarteko kross txapelketaren XVI. edizioa ospatu zen atzo Lamuza parkean eta bertan, urtero legez, adin eta herri ezberdinetako gazteak bildu ziren. Txapelketan 1998etik 2005era arteko adin kategoriek hartu zuten parte, hots, benjamin, alebin, infantil eta kadeteek, pasaden urteko parte hartze zifretara hurbilduz.
Espero bezala, txapelketari 10:30tan eman zitzaion hasiera, antolatzaileek izena emateko epea ordu eta erdi lehenago itxi bazuten ere. Bukaera ordua, baina, zertxobait aurreratu egin zen azkeneko lasterketekin batera, hotzak eta haize bolada bortitzek bertan bildutakoen artean sortutako egon ezaren ondorioz.
Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, kirola eta euskara uztartzeko tartea izan zen atzokoa, eta bide batez, Laudio Ikastolan ikasbidaia prestatzen ari diren gazteei laguntza emateko parada, txokolatea, kafea etab. saltzen presente egon ziren eta horietako zenbait.