Pasaden larunbatean, abenduak 17, arabako gimnasia ritmikoko federazioak urtero antolatzen duen nazioarteko gala egin zen Gasteizko Mendizorroza kiroldegian. Bertan, Espainako selekzio absolutuko bi partaide (Julia Usón eta Natalia Garcia), Amurrioko Alebin Base taldea, Oskitxo Taldea, nazioarteko gonbidatuak (Liubov Charkashyna) nahiz beste modalitateko gimnasta asko bildu ziren.
Arratsaldeko 18:00ak aldera Arabako talde guztien desfile batekin eman zitzaion hasiera galari, handi nahiz gazteenen artean egindakoa. Azken urteotako edizioetan egin izan den bezala, kirol honen aldeko lanean jardun duen pertsonaren bat omentzeko erabili izan da larunbateko zita ere. Jose Angel Cuerda (Gasteizko alkate ohia) eta Jose Maria Lopez de Aberasturi (Eusko Jaurlaritzako kirol sailburu ohia) izan dira aurtengo hautatuak, hain zuzen ere. Arabako gimnasia federazioak ohorezko aurreskua eskaini zien biei, eta sariaren ematearekin batera gala parte hartu zuten lagunen aurkezpenak egin zituen.
Amurrioko Alevin Base taldeko gaztetxoek ireki zuten ekitaldia tapizera lehenbizi atereaz, eta aiaraldeko gimnasiak bizi duen osasun egoera paregabea erakutsi zuten bertan bildutako zale, ikusle eta familiarren aurrean. Maddi Otaola, Iratxe Antolin, Leire Aldama, Maialen de la Peña, Saioa Aguirre eta Jugatxi Jimenez Euskadiko txapeldunak dira gazteenen kategorian, eta zazpigarren Espainia mailan, zorionak haiei.