3-3ko berdinketa Bagitxuak eta Uxoaren arteko laudioar derbian

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia 2011ko abe. 12a, 08:34

Puntu banaketa Laudioko Bagitxuak eta Uxoa "B" areto futboleko taldeen artean, eskualdeko bigarren mailako 10. jardunaldiari zegokion partiduan. Intentsitate maila handiko norgehiagokaz gozatu ahal izan zuten larunbat arratsaldean Laudio Ikastolara gerturatu ziren ikusleak, azken unera arte erabakitzeke egon baitzen lehia.

Puntu banaketa Laudioko Bagitxuak eta Uxoa "B" areto futboleko taldeen artean, eskualdeko bigarren mailako 10. jardunaldiari zegokion partiduan. Intentsitate maila handiko norgehiagokaz gozatu ahal izan zuten larunbat arratsaldean Laudio Ikastolara gerturatu ziren ikusleak, azken unera arte erabakitzeke egon baitzen lehia.

Minutuak aurrera joan ahala bizkortasuna irabazten joan zen partidua, izan ere, majo kostatu zitzaien Ikastolakoei norgehiagokari neurria hartzea, eta lehenengo 25 minutuetan talde bakarra aurkeztu zen zelaian. Uxoako taldekideek era askoz argiagoan bilatu zuten gola hasieran, eta Bagitxuaken defentsa itxi eta antolatuak soilik atera ahal izan zituen aurkariak lehenengo minutuetan izan zituzten gol aukera garbiak: Lehenbizi, 5´-ean Jon Ander Llanok gehiegi gurutzatu zuen bere jaurtiketa eta gutxigatik ez zuen aterako bidea aurkitu. Geroago, 9´-an, Julen Solaunen ezkerkadak atea aurkitu zuen, baita harekin ozen topa egin, eskuin zutoinean zuzen-zuzenean jo ostean ateko sakera joan baitzen baloia.

Joko argirik ez eta gainera erasoan kamuts zegoen etxeko taldeak aukera gutxi gauzatu zituen lehen zatian, baina horietako argiena 12´-an etorri zen, Xabier Perezen areatik hurbileko falta zuzeneko jaurtiketa hesian jo ostean gutxigatik kornerrera bideratu zenean.

Disparekotasun egoeraren aurrean Uxoak lortu zuen norgehiagokako lehen gola: ordu laurden eskas bete zenean eskuineko banda marratik hurbil zegoen Llanok atezaina gainditzea lortu zuen eskuinkada leun baten bidez, lehenengoa markagailura igoaraziz. 1-0az geroztik, baina, ezer gutxi erakutsi zuen lehengo zatiak, jokalarien arreta atsedenaldian baitzegoen ordurako.

Bigarren 25 minutuek guztiz bestelako egoera plazaratu zuten, izan ere, ezin hobe ekin zioten Bagitxuak-eko taldekideek hasieratik. Bidart Larrakoetxeak zelai erdiko sakearen osteko airezko pase luzea buruz laztandu eta saretara bidali zuen lehen segundoetan, markagailura banakoa igoaraziz. Ez zen hor geratu, baina, etxekoen aupada, eta 5´ bete ez zirelarik, Asier Peralek urruneko jaurtiketa gogor batez partidua guztiz irauli zuen 1-2koa jarriz.

Guztiz bestelako aurpegia erakutsi nahi zuten berdez jantzitako jokalariek, eta baita lortu ere, hasierako idei gabezia ahaztu eta joko askoz erasokorragoa erakutsi baitzuten bigarren zatian. Horrek, noski, kalte ordainak ekartzen ditu sarritan, eta kanpoko talde azkarrak defentsaren oharkabetzea aprobetxatu zuen bi baten aurkako kontraeraso azkarrean Joseba Grandiok atezaina hankartetik gainditu zezan (13´, 2-2).

Istorioaren klimaxa ailegatzeke zegoen, ordea, eta inork espero ez zuenean gol bana lortu zuen talde bakoitzak azken minutu ikaragarri zoroetan: Lehenbizi, Larrakoetxeak baloia aretik hurbil jaso ostean buelta erdia eman eta defentsaren artean jaurtiketa egiteko lekua topatu zuen atezaina erraz gaindituz (49´, 2-3). Hortik segundo batzuetara, zelaiaren beste puntan, Grandiok defentsen hanka eta gorputzen artetik behetik baloia zuzenean porteria barrura bidali zuen berriro ere, neurketaren bukaera sinesgaitza itxiz (50´, 3-3). Amaieran, hiruna gol talde bakoitzarentzat eta guztiz bidezkoa izan zen puntu banaketa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide