Banako berdinketa Amurrio eta Laudio arteko futbol derbian

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia 2011ko aza. 21a, 17:20

Igande arratsaldeak norgehiagoka polita eta lehiatua utzi zigun eskualdeko bi taldeen artean. Amurrioko Refor-en hitzartu ziren Arabako ohorezko jubeniletan jarduten diren Amurrio Club eta Laudio San Rokezar-eko jokalariak 1-1ean amaitu zen derbi polita eskaintzeko.

Igande arratsaldeak norgehiagoka polita eta lehiatua utzi zigun eskualdeko bi taldeen artean. Amurrioko Refor-en hitzartu ziren Arabako ohorezko jubeniletan jarduten diren Amurrio Club eta Laudio San Rokezar-eko jokalariak 1-1ean amaitu zen derbi polita eskaintzeko.

Laudioarrek etxekoek baino grinatsuago ekin zioten partiduaren hasierari, eta hori laster bilakatu zen aparteko gol aukeretan. 4´ bete ez zelarik, zelai erditik areara bidalitako baloi batek aterako bidea topatu zuen nahasmenaren artetik, baina baloia zuzen-zuzenean atezainaren eskuetara joan zen. Lehen abisua zuri-urdinentzat, baina ez zen azkena izan, ezta gutxiagorik ere, kanpokoen falta ondorengo jaurtiketa zuzen batek gutxigatik ez baitzuen sarea aurkitu, ezkerreko zutoina laztanduta ateko sakera joan ostean.

Erraztasun gehiegitxo lehenengo minutuetan 3 puntuengatik lehiatzera deituta zegoen Amurrioko taldearen aldetik, baina zelaia inguratzen zuten ikusleen lasaitasunerako laster etorri zen etxekoen susperraldia. Hegalekoek bandan zehar korrika egiteko parada izan zuten lehenengo aukeran, arearen eskuinaldetik sasi jaurtiketa-erdiratze indartsua lortu zuten, baina gehiegi gurutzatu zuten eta kanporako bidean inork ez zuen baloia ukitu, tamalez etxekoentzat (18´).

Gola aukerak guztiz hoztu zuen laudioarren hasierako joko bertikala, eta lehenengo zatiaren amaiera arte jaun eta jabe agertu zen Amurriko taldea, kanpokoen etsipenerako. Presio lerroa igotzearen ondorioz, gainera, markagailuan aurreratzeko aukera paregabea izan zuten azken defentsari baloia ostu ondoren, baina zuri-gorrien atezaina atent ibili zen eta baloia larritasun batik blokatu zuen. Etxekoek, baina, partidua kontrolpean zutela ematen zuen, eta nagusitasun horrek halabeharrez lehenengo gola ekarri behar zuen: 35´ean 6ak defentsa lerroaren gaizki ulertze batez baliatu zen, eta bi jokalari atzean utzi ondoren baselina eder baten bidez atezaina gainetik gainditu zuen. 1-0 Amurrioko taldearentzat, eta ideia argirik bako 10 minutu ondoren, atsedenaldira heldu zen partidua.

Bigarren zatia laster berotu egin zen epaileak zelaiaren alde banatan hartutako zenbait erabaki zailean ondorioz, Laudioko taldeari primeran etorri zitzaiona, partiduan askoz murgilduago agertu baitzen. Tankerako kasuetan galtzen doan taldeak mozkina atera ohi duela esaten da, eta landareek udaberriko haizea bezala sakon arnastu zuten bisitariek, eta 10 minutu eskas jokatu zituztenean Jon Peralek banakoa igoarazi zuen markagailura beste jokaldi polit batean: Atzelariek airez beste areara bidalitako baloia abiaduraz irabazi zion bere defentsako bikoteari, eta atezaina driblatu eta lurrean eseri ondoren banakoa igoarazi zuen markagailura.

Hortik aurrera bi estilo ezberdinen arteko lehia ikusi zen; Laudioarren bertikaltasuna, aurrelariak borrokatu beharreko baloi luzeen jokoa Amurrioarren joko ordenatuagoarekin talka egin zuen, bandetan kokatutako hegalekoak askoz gehiago erabili zituztelarik. Bien aldeko aukera jarioa ere aparta izan zen, eta taldeen edozein erasok (Amurrioko aurrelariak eskuinkada gogor eta lehorrez baloia langa gainetik bidali zuen gutxigatik) aurkariaren erantzuna jasotzen zuen segituan (areatik hurbileko falta jaurtiketa zutoinaren aurka jo zuen zuzenean).

Amaieran, esan bezala, banako berdinketa eta puntu banaketa Aiararren arteko derbi bizian, bi taldeek bidezko bezala hartutakoa.

Horrela geratzen da beraz ligako sailkapena:

 

Pos

Equipo

J

CASA

FUERA

GF

GC

Ptos

 

G

E

P

G

E

P

 

1

ZARAMAGA C.F.  "A"

9

3

1

0

4

1

0

26

6

23

 

 

2

OLARIZU C.D.  

8

5

0

0

2

1

0

23

3

22

 

 

3

ARIZNABARRA C.D.  

9

2

2

0

3

2

0

23

12

19

 

 

4

SAN VIATOR A.D.  "A"

9

2

2

1

3

1

0

17

6

18

 

 

5

LAKUA DE VITORIA-GASTEIZ C.D.F  "A"

9

2

0

2

3

1

1

22

17

16

 

 

6

SAN IGNACIO C.  "A"

9

3

1

1

2

0

2

24

19

16

 

 

7

LAKUA ARRIAGA C.D.  

9

2

0

2

2

0

3

18

17

12

 

 

8

RIOJA ALAVESA LUZERNA C.F.  

9

2

0

3

2

0

2

20

19

12

 

 

9

AMURRIO CLUB  

8

2

1

1

1

1

2

11

11

11

 

 

10

OLABIDE K.E.  "A"

9

1

2

2

2

0

2

11

14

11

 

 

11

ABETXUKO A.D.C.  "A"

9

2

1

1

0

3

2

8

13

10

 

 

12

NANCLARES C.D.  

9

3

0

2

0

0

4

12

17

9

 

 

13

SANTA MARÍA-VITORIA A.D.  

9

1

2

1

1

0

4

19

26

8

 

 

14

LAUDIO F. SAN ROKEZAR C.D.  

9

1

1

2

0

2

3

9

18

6

 

 

15

EL PILAR-MARIANISTAS C.D.  

9

1

0

3

0

2

3

11

33

5

 

 

16

ARANBIZKARRA C.F.  "A"

9

0

1

4

0

0

4

13

36

1

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide