Garaipen garrantzitsua Sugarrak Laudioko neskentzat

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia 2011ko aza. 14a, 11:47

Garrantzi biziko garaipena Sugarrak Laudioko neskek erdietsitakoa, ez hainbeste partiduaren ikusgarritasunagatik, baina ezinbestekoa sailkapenari begira. Senior mailako 2. mailan 5. jardunaldiaren ostean 3-2ko balantzea darama taldeak eta ligako txapelagatik lehiatzera eskubidea ematen duten playoff-etarako sailkatzeko parada daukate oraindik, larunbateko partiduaren ildotik jarraitzen badute, bederen.

Garrantzi biziko garaipena Sugarrak Laudioko neskek erdietsitakoa, ez hainbeste partiduaren ikusgarritasunagatik, baina ezinbestekoa sailkapenari begira. Senior mailako 2. mailan 5. jardunaldiaren ostean 3-2ko balantzea darama taldeak eta ligako txapelagatik lehiatzera eskubidea ematen duten playoff-etarako sailkatzeko parada daukate oraindik, larunbateko partiduaren ildotik jarraitzen badute, bederen.

Larunbateko norgehiagokari hertsiki helduz, ondorio gutxi atera daitezke talde bisitariak erakutsitako maila eskasa dela eta. Partidu trabatua, grisa izan zen hasieratik bertatik, eta laudioarren presioak, kontraeraso azkarrekin batera, neurketa hasieratik apurtu zuen, lehenengo laurdenetik galduko ez zuten aldea eskuratuz (8. min, 12-3).

Zaila izaten da, ordea, desoreka handiko partiduetan tentsio bera 40 minutuetan zehar mantentzea eta nabaria izan zen taldearen beherakada bigarren laurdenetik aurrera. Kontraerasoak ez ziren behar bezala atera, jaurtiketa errazak ez zuten saskia topatu, eta 3ko marratik kanpoko jaurtiketaz gehiegi baliatu zen taldea. Halere, erreboteen alorrean nagusi agertu ziren Sugarrak-eko neskak, eta horrek partidua erritmo lasaian kontrolatu eta bideratzeko aukera eman zien.

Talde gasteiztarrak, bestalde, ezer gutxi erakutsi zuen kantxan, eta laurden bakoitzeko 3 saskiratze eskas lortuta laster makurtu zuen burua laudioarren aurrean. Nahikari Gardeazabal eta Maider San Martin izan ziren oraingoan norgehiagokako saskiratzaile nagusiak, 10 eta 6 punturekin, hurrenez hurren. Amaieran, istorio gutxiko partidua eta 34-17ko garaipena etxekoentzat.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide