Binako berdinketa Laudio eta Amurrioko areto futboleko taldeen artean

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia 2011ko aza. 7a, 08:54

Partidu bizia, azkarra eta aukeraz betea larunbat arratsaldean Laudioko "Bagitxuak" eta Amurrioko "Arcada en la grada" areto futboleko taldeek Laudio Ikastolako zelaian jokatu dutena, 2-2 bidezko berdinketarekin bukatu dena.

Partidu bizia, azkarra eta aukeraz betea larunbat arratsaldean Laudioko "Bagitxuak" eta Amurrioko "Arcada en la grada" areto futboleko taldeek Laudio Ikastolako zelaian jokatu dutena, 2-2 bidezko berdinketarekin bukatu dena.

 Partidu hasierak ez du beroketentzako tartetik utzi, izan ere, hasieratik bertatik etorri dira lehenengo aukerak bientzako, eta atezainen lan txukunak bakarrik atera ahal izan ditu. Lehenengo jokaldietan Beñat Solaun amurriotarraren ezkerkada gogorra sarea ukitzetik gertu egon da eta zelaiaren bestaldean Bidart Larrakoetxeak abileziaz asmatutako jaurtiketa atezainaren eskularruak topatu ditu aterako bidean azkeneko momentuan.

 Gutxi iraun du, ordea, berdinketak norgehiagokan, 10. minutura arte, hain zuzen ere. Bagitxuak-en Xabier Perez amurrioarrak areatik hurbileko jaurtiketa zuzen baten bidez atezainaren hankartetik baloia sarera bidali du eta abantaila eman dio taldeari bere herrikideen aurka. 1-0, laudioarren alde. Ez da hor bukatu baina "Arcada en la grada"-ren atsekabea, eta 17´-an Ander Diezek aukera bikaina izan du etxekoen alde bigarren gola lortzeko, atezaina gainditu ostean jokaldia borobiltzeko zorian baloia kanpora jaurti duenean.

 Baina Amurrioko taldeak ligako lidertza justifikatu nahi izan du, eta lehen zatia bukatzear zegoela, Iñigo Ibarrolak banakoa igo du markagailura area laudioarraren eskuinaldetik jaurtiketa gurutzatuaz atezaina gainditu duenean. Atsedenaldian, berdinketa markagailuan, 1-1, eta ezinezkoa iragartzea maila bereko bi taldeen arteko bigarren 25 minutuetan zer gertatuko ote zen.

 Bigarren zatia lehengoa bezala hasi da, Amurrioko taldearen aldeko aukera paregabearekin, Jon Ander Diez atezainak lurrera botaz azken momentuan kornerrera bidali duena. Jarraian, 5. minutua bete baino lehen, Beñat Zurimendik bakarkako jokaldian etxekoentzat bigarrena lortzeko zorian egon da, defentsari ostutako baloia atezainaren eskuetara bidali duenean. Segituan atezainak berak bakarrik zegoen Beñat Solauni asistentzia bikaina bidali dio, baina bere jaurtiketa zorrotza atezainak blokatu du zailtasun nabariaz. Partidua eromen hutsa bihurtu da zenbait momentuz, eta Laudio Ikastolara gerturatutako lagunak partiduan guztiz sartuta egon dira, epaileari akatsak uneoro leporatzen.

 Nahastura artean "Arcada en la grada"-k astindu du lehenbizi, eta 3 1en aurkako kontraeraso azkar batean Solaunek, norgehiagokan amurriotarren aldetik gola gehien bilatu duenak, alegia, 1-2koa ezarri du 9´-an. Golak nabari mindu ditu laudioarrak, eta hurrengo minutuak Amurrioko taldearen aukerak ekarri ditu behin eta berriz, argiena, bigarren zatiko ordu laurden eskas bete denean Unai Chartek zuzen-zuzenean ezker zutoinera bidalitako eskuinkada, partidua ixtetik gertu egon dena. Bagitxuak-ek, baina, ez dira partidua hain erraz oparitzeko prest agertu, eta Amurrioko taldearen atea inguratzen saiatu dira hurrengo jokaldietan. Azkenean, 22. minutuan Bidart Larrakoetxeak berdinketaren gola lortu du kemenaren kemenaz, eta gehiago mugituko ez zen 2-2a igoarazi du markagailura. Azken segundoetan Bidartek berak jaurtiketa egiteko lekua aurkitu du zelaiaren ezkerraldetik, baina partidu polita burutu duen Endika Lazkano atezain eta kapitainak kornerrera bideratu du baloia. Amaieran bidezko berdinketa eta lehenengo mailara igotzeko aukera serioak dituzten bi taldeen arteko puntu banaketa.

 Hona hemen jarraian ligako sailkapena, azkeneko jardunaldiaren faltan:

 

 

 

J

Etxean

Kanpoan

GF

GC

Ptos

 

G

E

P

G

E

P

 

1

ARCADA EN LA GRADA C.D. F.S.   "B"

5

3

0

0

2

0

0

28

5

15

 

 

2

FUNDIBIDE  

5

2

0

1

2

0

0

37

12

12

 

 

3

PAVIPUL F.S. DE VITORIA C.D.  

5

2

0

1

2

0

0

30

7

12

 

 

4

INDAR-ORI A.D.  

5

2

0

1

2

0

0

27

7

12

 

 

5

LOS MUTANTES F.C.  

5

2

0

0

1

2

0

23

15

11

 

 

6

AMURRIOKO BABILONIA F.K.T.  

5

1

0

1

2

0

1

13

6

9

 

 

7

RESTAURANTE ARKUME CORDERITO  

5

3

0

0

0

0

2

14

11

9

 

 

8

UXOA F.S.C.D.  "B"

5

1

0

2

1

1

0

15

13

7

 

 

9

BAIKORRAK A.D.  

5

0

1

1

2

0

1

16

13

7

 

 

10

BAGITUXAK C.F.  

5

0

1

1

2

0

1

15

13

7

 

 

11

IOAR A.D.  "B"

5

1

0

1

1

0

2

12

10

6

 

 

12

CARS & WHEELS  

5

0

1

2

1

0

1

12

22

4

 

 

13

GASTEIZKO EUSKAL XOROAK F.K.E.  

5

1

0

2

0

0

2

9

20

3

 

 

14

GOLDEN JUDIZMENDI DE VITORIA,   

5

0

1

1

0

1

2

16

26

2

 

 

15

GASTEIZ PIRATES C.F.  

5

0

0

2

0

0

3

5

26

0

 

 

16

E.L.S. GASTEIZ C.F.  

5

0

0

2

0

0

3

6

72

0

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide