Amurrion ospatu du Goienerrek Bazkide Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Goiener 2018ko martxoaren 6a

Amurrion ospatu du Goienerre 1 1520333033414
Amurrion ospatu du Goienerre 2 1520333042730
Amurrion ospatu du Goienerre 3 1520333052368
Amurrion ospatu du Goienerre 4 1520333062912
Amurrion ospatu du Goienerre 5 1520333070251
Amurrion ospatu du Goienerre 6 1520333077835
Amurrion ospatu du Goienerre 7 1520333086234
Amurrion ospatu du Goienerre 8 1520333092004

Pasa den martxoaren 3an Amurrion Bazkide Eguna 2018 ospatu genuen. 120 pertsona inguru bildu ginen Zaraobe institutuan eta Baiwind enpresako Iñaki Garaioren eskutik eoliko txikia eta fotovoltaiko instalazio mistoek nola lan egiten duten ikusi ahal izan genuen.

Haserako aurkezpen baten ondoren, galdera erantzunen txanda iritsi zen eta jarraian ikastetxean bertan daukaten istalazioa bisitatu genuen. Gure hizlariak errotaren funtzionamendua azaldu zigun eta minutu batzutan martxan ikusi ahal izan genuen.

Amaitzeko, eta biltzen garen aldiro ohikoa denez, familia argazkia atera genuen eta animatuenak bazkari eder batekin ospatu genuen kooperatibak daraman ibilbide oparoa. Azken finean, eguraldi onak lagunduriko eta energiaz beteriko egun ederra. Jendeak gozatu zuen eta dagoeneko bada 2019ko bazkide egunean pentsatzen ari denik ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide