Urteko azkena

Erabiltzailearen aurpegia Goikogane Mendi Taldea 2015ko abe. 13a, 21:44

 

Urteko azkena

 

 

 

GOIKOGANE Mendi Taldeak, egun, urteko azken ibilaldia burutu du, bazkaritan burutu ere. Aurten Arabako Errioxa hartu dugu, ezpel, ezkai, izpiliku, arte, illarra, erromero eta beste hainbat zuhamuxka, basabera edo sastrakaz bete-beteriko beresi eta sasitza malkarretan gora eta behera ibiliz atzenengo ibilaldia egiteko gunetzat. Urtealdia bukatzeko erarik onena oturuntza oparoa izan ohi dugu euskaldunek eta honela egin dugu.

 

Hurrengo urtean, ohi legez, hainbat txango egingo dugu, eta honetarako egutegia atontzen dihardugu. Urtarrilerako, okerrik ezean, mendizale guztien esku izango den egutegian ibilaldi ororen nondik-norakoak azalduko ditugu. Euskal Herri osoan zehar ibiliko gara – asteburu bat Zuberoan, beste bat Nafarroako Zaraitzu haranean, Tolosako inauterietan, Trebiñu aldean...– eta Espainia aldera ere, inoiz edo behin, joanen gara – Pirinioetara hain zuzen – bai gure aberria bai atzerria ezagutu nahi dugula eta. Ibilaldi guztiotan, esan bage doa, bazkide izan nahiz ez izan, orok esku har dezake.

 

Garaiotan, bestalde, federatu nahi dutenek eta bazkidetu nahi dutenek, eta hurrengo urteko aseguru-zerbitzuak jaso nahi dituztenek, gure bulegoan, egin behar den guztia egiteko aukera dute, urtearen hasieran dena behar dena legez edukitzeko.

 

 

 

GOIKOGANE Mendi Taldeak, bestalde, etorkizunari begira gai garrantzizkoak erabaki behar ditu eta ezohiko batzar orokor batera etor daitezen bazkide guztiei dei egiten die.

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide