JEMBRES
Udazken koloretan, gure baso-mendiak inoiz baino ederrago dagozen urtaro honetan, Euskal Herritik hur baina at dagoen mendi batera joaiteko txangoa antolatu du GOIKOGANEk, Jembres edo Dos Marías izeneko tontorrera, hain zuzen. Errioxa eta Burgosen artean, Toloño edo Kantabria delako mendilerrotik ez asago, Gaztelako ordeka hedatsua hedatzen hasten den mugan, Ebro ibaiaren uhalde zabalean, Obarenes mendimultzoko gaina dugun igomuga 856 metrotan dago.
Mendizaleak bezala ehiztariak ere atseginez ibilten diren tokiak dira horiek. Larunbateko goiza ondo iragaiteko aitzakia polita. Gogorra ere ez eta nahi-nork egiteko heinekoa. Eta bazkaltzerako etxera.
Azaroaren 7an, goizeko zortzietan autobusa harturik, 10 bat kilometro.