Laudio Ibarrako ibilaldi neurtua

Erabiltzailearen aurpegia Goikogane Mendi Taldea 2015ko urr. 26a, 14:54

LAUDIOKO IBILALDIA

 

 

 

Atzo, laino zikina gainean genuela, Laudio Ibarrako ibilaldi neurtua egin zen. Ibilaldia zinez ederra: hasi Aldai plazan eta Alpitxu edo Albitzu mendira igo, Otsartetako lepoan Arrankidagako lurretan zehar Pagobakar esaten dioten lekura jo genuen, aspaldiko pago bakar hura erabat ihartua, enbor hila baino ez den lekutik duela ez aspaldiko aterpetxe eder bat eraiki duten Madalena daritzon zelaittora iristeko; Goikoganera igo eta Kamarakan zehar Aretxigarretik Gazteluzar aldera, bertan hornitzeko lekua eta aurrera egiteko behar zen urdai apur bat janda, Ganekogortarantz gogo onez 'abiatu' ginen; tontorrera igaiteko mendia Enkarterri aldetik inguratu genuen, eta azken aldatsa Alontsotegiko lurretan gaindi burutu genuen; jaitsiera, berriz, Arrabatxutik beheti, Kurtziagara, Asuntza aldetik, Okondoko lurretan zehar beraz, Askango bidetik, Garbeko haitza albo batean utzita, Azpurugorta alderaino heldu eta bertatik Larrenekora; Ermuko iturri berrian egarria berdindu eta gero, Isusin Andiko etxe ondotik Iñarrondo arru edo mendarte sakonean barrena Errekabietara jaitsi ginen, mailaz maila eskaileretan beheti. Bazkalordurako denak etxean.

 

Mendizalerik asko ez zen hurbildu, euri ziri euri miri ziñotsolako kikildurik edo, baina ibili ginenok, behintzat, igande eguarte ederraz gozatu genuen, maite baititugu maite gure bazterrak lanbroak ezkutatzen dizkigunean; eta udazken koloretan apaindurik badagoz, gure basoak, landak...are maiteago.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide