Urepel mendira
GOIKOGANEkoak, hurrengo larunbatean, urriaren 17an, Adarra-Mandoegi esaten dioten mendi-multzoan gaindi ibiliko gara, Nafarroako lurretan baina Gipuzkoaren ondoan beti. Pagoz beteriko basoen artean, abereentzako bazkalekuak edo gortak ere ugari bertan, eta usoak ehizateko tokiak ere sarri bai sarri.
Inguruko izen batzuek argiro hitz egiten dute: Urepeleko lepoa, Usategieta, Xarobezar, Belekabieta, Tabakoaitzeta. Mendialde honetan Urumea sortzen da, Donostian itsasoratzeko.
Arano eta Leitza artean, aizkolari, harrijasotzaile, pilotari, bertsolari...asko eta asko bizi izan den eskualde edo egara ezinago ederrean ibilteko aukera hobezina. Hator, haugi, tziauri, erdu!