Espainara berriro

ESPAINIARA BERRIRO

 

 

 

Caleyandu per Asturies, donde dice la falsaria historia hispánica que comenzó la llamada “reconquista”, durante un largo fin de semana, entres les fayes y les viesques de texos, en los conceyus de Quirós, Llena...veremos que guapina yes Asturies.

 

Azken urteetan ohi dugun bezala, Picos de Europa delako mendialde ospetsura joaiteko txango polita eratu du GOIKOGANE taldeak, urriaren 10, 11 eta 12ko asteburu luzean, nahi duten guztiek mendiaz gozatu ahal izan dezaten. Ubiña, Pienzu, Penarroda...izeneko tontorrek gure ibilbidea zuinduko dute, gure “fitu” edo mugarri edo helarri izanen dira, itsasotik ez urrun baina bi mila metro inguru goiti.

 

Dena, ostera, ez da mendian gora eta behera ibiltzea, bada hor besterik ikusterik eta egiterik, “parroquia” horiek baso ederrez apainduak baitira – Europako haginik handiena ere hor – haritzak, pagoak eta, beraz, ugari; 'turismo' pitin bat ere egiteko aukera, aukeran, bada.

 

Mendian, eta mendi goietan batik bat, ibilteko egoki eta beharrezko den 'ekipamendua' edo tresneria guztia eramaiteak kalterik ez: oinetako onak, soineko ironak, aldagarriak ere noski, janari bete-betekoa...lo egiteko tokia badago.

 

Joan nahi duenak lehen bai lehen izen eman behar du.

 

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide