BESAIDE
Hurrengo igandean, irailak 20, Euskal Mendizaleen Federazioak, urtero legez, mendian hil diren zaleen oroitzapenezko eguna ospatuko du, eta GOIKOGANE taldeak, beraz, Besaideko tontorrera igoko du. Eguraldia lagun, mendiaz eta lagunekin gozatzeko egun ederra izanen da.
Anbotoren itzalpean, Besaide Euskal Herriko hiru lurralderen elkargunea da, 555 mt. du itsas-mailatik, eta igaiteko bide batzuk dituen arren, guk aurten zeharkaldiño bat egingo dugu, Gesaliberretik hasita Bizkaiko Atxondo haranean dagoen Arrazola herrian bukatzeko.
Laudiotik 8etan irtenik, egun erdiko ibilaldia denez gero, bazkalordurako etxera iritsiko gara. Autobusa bete arte izen emaiteko aukera nahi duenak du, bazkide izan ala ez, asteartean eta ostiralean, 7etatik 9etara, GOIKOGANEren egoitzan, edo urrutizkinez.
Bide batez, hurrengo ibilbideari begira jar gaitezke, Picos de Europara joanen baikara.