LARRUNera ala LA RHUNera?
Hurrengo larunbatean, irailak 5, GOIKOGANE eta MENDIKO LAGUNAK taldeak, LARRUN ( ala La Rhun?!) mendi ospe handikora igaiteko txangoa antolaturik, Nafarroa Garaia eta Lapurdiren artean muga den horretan tontorreratuz, Kantauri itsaoaren gaineko ikuspegi ezinago politaz gozatzeko aukera emaitera datozkizu.
Oletatik hasiko gara, hots,Sara aldetik, eta Ibardinen bukatuko, Beran beraz. Larrunek 900 metro du baina Pirinioak hor bertan hasten direla esan daiteke (nahiz eta orain, antza, Orhi mendian, omen, hasi). Hamabi kilometro luze, bidea ez da zaila...jaien ondorioak, 'ajeak' alegia, sendatzeko egokia txit.
GOIKOGANEren egoitza irailean berriro zabalik egongo da, nahi duten guztientzat, astearte-ostiraletan, arratseko zazpietatik bederatzietara, eta ibilaldira joan nahi dezanak izen eman besterik ez du. Bazkide izan edo ez izan, autobusa bete arte, gurekin mendira etorri nahi duenak lekua du.