ESPAINIARA GOAZ
L'Auturía ye una tuca pirinenca aragonesa situata en a comarca de l'Alto Gálligo. A suya altaria ye de 1.920 mts. dobre o ran d'a mar. Ba, bai, Pirinioetan gaindi ibiliko gara, ia 2.000 metrora igorik, Samianigo (bertako 'fablaz') edo Sabiñánigo herria buru duen eskualde oihantsu batean, Galliku ibaia sortzen den zertan horretan.
Asteburu (11/12) osoko ibilaldia, bitan banatua, Auturia, Punta Acué, Larrede, Yebra de Basa... eta beste mendi batzuetan goiti eta beheti ibilteko. Lehenengo egunean 18 kilometro eta bigarrenean 16 bat, goi-mendiak maite dituenarentzat egokia txit.
Pirinioak hor, gaur-egun, Frantzia eta Espainiaren arteko muga dira baina, behiala, lopide ziren. Hor Aspe, esaterako, gaskoieraz Aspa ( ez ote euskaraz Axpe?), edo Acué bera, gaskoi edo okzitanieraz Pic d'Espelunguèra, frantsesez Pic de Gabedaille. Eta eskualde berean, antzinako euskara bizirik tokizenetan: Xabierre, Basa, Larrede...
Nahi duenak, badaki, GOIKOGANE edo MENDIKO LAGUNAK-en egoitzetan eman behar du izena, ostiraleko bederatziak baino lehen.