IGANDEAN GORBEIARA
Urtero legez, Aterpetxe Eguna ospatzeko txutxuaz edo aitzakiaz, Gorbeian zehar ibiliko gara, hasi Uribiarten eta, Arbaitza, Arbaitzagoiti, Atxobieta, Lupezguren, Egurrola, Aletxibi, Abarokoatx, Arrolamendi, Legorreta, Ubizieta, Oderiaga, Argindegorta, eta azkenean Austegiarmin-en bukatuko dugu, 12 kilometroko ibilbidea.
Aterpetxean bazkaria (gehienez berrogei lagun sartzen gara, ozta-ozta) egingo digute, sukaldari on batzuek, eta, eguraldia lagun, arratsalde berera, atsegina emaiteko aukera ezin ederragoa. Ilunabarrean, “oi zein den ituna behera behar hau / nik ez nahi eguna bihurtzerik gau!” Lizardi olerkariak goxoki esana gogoratu arren, etxera bidean behera hasiko gara, Belaustegi, Larrabarreneta, Deskantsaleku, Kutxinarriaga, Zubimusturra, Arearrieta, Presakozelaia, Zubiondozearran zehar eta Uzabal-en autobusa hartzera.
Igande beroa izanez gero, non hobeto Austegiarmin-go pagopeko gerizpean baino?