PICO HOYUFRESNU
Larunbatean mendizaleok Espainiara joango gara. A Joyufresnu q'es un cumbrial de no mucha altor piru si afiláu, pos érzesi arroganti sobri vallis averáus a la mar, en la Cantabria, ondi esmánansi chicus pueblus de guapu sabor cantabriegu.
Leheneko astebürüan Zuberoako lür maitietan gainti ebili eta gero, Euskal Herritik at joaitea, hurbileko atzerrira bada ere, ez dugu kalterik ukanen, eta Kantabria “infinita” delakora gerturatuko gara, Ramales de la Victoria herrira zehazki, bertotik 'lizarzulo' esaten dioten tontorrera igaiteko asmoz. Mila metrotik goratto, beti larre zein landa hezeetan zehar, Soba eta Ruesga haranetako pentze joriak gozagai dituzkegula, hamabi kilometro luzeko ibilbidean. Zartan edo eskualde honetan Ason ibaia, anbiola Nafarroako Erreterriko azken muga izan zena.
Ohi bezala, GOIKOGANE eta MENDIKO LAGUNAK taldeak elkarrekin, eta nahi duten guztiek izen emaitea baino ez dute gurekin larunbat on bat iragaite aldera.