ORIENTAZIO IBILALDIA
Heldu den igandean, ekainak 7, Laudion Orientazio Ibilaldia egingo da, GOIKOGANE mendizale taldeak eratua baina Euskal Herriko Mendizale Federazioaren izenean.
Nahi-nork esku har dezake, eskuan iparrorratz edo otan bat eta mapa, lauzpabost ibilbideren hautamena izanki, aditu eta ez hain aditu denarentzat egokitua baita. Goizeko zortzi t'erdietan hasi, Aldai enparantzan ohi legez, eta eguerdirako etxean – bidean galdu ezean behintzat – bospasei kilometro eginik.
Ibilbidea Laudion bertan izanen da, baina, inoiz gutitan ibilitako zoko-moko edo bazterretan zehar, eskierki, eta gure herrian ezezagun ditugunak ezagutzeko ereti ederra, beraz.
Ez da lasterketa, ez lehiaketa; mendian ibilten ikasi nahi duenarentzat – iparra inoiz ere gal ez dezagun – igandeko ibilketa ( ez “martxa”) baizik ez.