TZIAURI XÜBERUALAT
Heltü den astebürüan, GOIKOGANE eta MENDIKO LAGUNAK taldeek Zuberoan gainti ebilteko xedez txangoa eginen dügü, arramaiatzeko 30-31etan, beraz. Atharratze- Sorholüze altean, ez hagitz goiti bena lekhü ezinago pullitetan, Erratzü eta Belhigainako tiniak igaiteko.
Maidalena, Arhane mendian hain xüxen, Eüskal Herriko behatoki berexia da, edderra izaitez gain, hor berean harri xahar-xahar batzü kausitüak izan beitziren, eüskaraz iskribatü lehenak agian. Bortüak eta Biarnoko zelhai zabalen ikustea ere begien gozagarri.
Atharratzen Agosti Xaho eüskaldun lehen abertzale süharra jaio zela ez dügü ahatzi nahi, ZAZPIAK BAT erran ozenki erranzian lehena izan beitzen.
Joan nahi dianak Goikogane M.T.aren egoitzan izen eman behar dü, lehen beno lehen, neskenegün eta igante hunak igaren nahi ükhanez geroz.