IGANDEAN, SANTALUZIARA
Azken urteotan egin bezala, GOIKOGANE M. T.-k, Ermuko San Luziaren eguna goratzeko asmoz, IBILALDI GIDATUA antolatu du, Lamuzako enparantzatik Ermuko larraineraino. Goizeko 9etan irtengo dugu, eta 11:30ean hamaiketakoa egiteko San Antonioren baselizara helduko gara.
Aurten gidariak botanikaz hitz egingo digu; izan ere, Iñarrondo alde hori eta, loreez edo landareez josita izanik, horretaz egiteko leku joria da eta aukera ederra, beraz, zerbait ikas dezagun.
Baratx-baratx, ez arinik arin, joango garela esan beharrik ez, eta nork edo nork egiteko bideetan goiti joanen garenez gero, nahi-norentzat ere egokia datekeen ibilialdia da. Eta, gainera, Santa Luzia ospatzeko eguna, anbiola Laudioko egunik ederrena. Etxean geratzeko aitzakiarik ez.