ELKE GEROAGO

Erabiltzailearen aurpegia Goikogane Mendi Taldea 2015ko api. 20a, 18:08

ELKERA GEROAGO

 

 

 

Hurrengo larunbatean, apiril-jorrailak 25, ELKE mendira joaiteko asmoa genuen, baina ez gara joanen, maiatz-orrilaren 10ean baizik. Orientazio ibilaldia, beraz, beste egun batez eginen da.

 

ELKE, aurreko astean igoriko Saioa bezala, Nafarroan dago, baina Artzibar aldean, Agoitzetik harago, Orotz-Betelu gainean, Otsa izeneko menditerian. Garaiera handikoak ez, mila metro ingurukoak denak, garbi ere ez beti, zuhaixkak, zuhamuxkak, basaberak, bedaixkak...txara sarria maiz. 16 kilometro luze, 600 metro gora-behera, zeharkaldi ederra egun osoan mendian ibilteko.

 

Lakabe herritik irtengo dugu. Herri hau, ez aspaldi, hutsik geratu zen, etxe bakarra bizirik; baina duela zeinbait urte, gazte batzuek bertan zegozen etxeak hartu zituzten eta bizietxe bilakarazi ondorean, berriro herrixka berritu zuten, bizberritu alegia. Helmuga Orotz-Betelun dugu. Eskualde hau guzti hau, bi mendetan, euskaldun huts izaitetik euskara ia osoki galtzera irago da, egun euskaldun zaharrak % 7 dira, gazteengan euskara birloratzen bada ere. Usotz, Gorraitz, Imizkoz, Artozki...euskal baserri nafarrak ditugu, antzina zaharreko bizieraren isla.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide