ATXABAL (ERRIOXA)
Umeak (gaztettoak) mendian ibiltzen ohi daitezen, 'eskola-kirola' daritzogun egitaroa hasi genuenetik, sei ibilaldi burutu dugu eta zazpigarrena hurrengo igandean, Atxabal mendira igoz hain zuzen. Ez dugu, ostera, Oro ondoan dagoen Atxabalekin nahasi behar, guk zapalduko dugun tontor hori Errioxan baitago, Euskal Herrian beraz, baina Euskadiren eta Espainiako Errioxaren arteko muga-mugan zehazki. Kantabria edo Toloño (“iturriño” ote?) izena duen mendilerroan, iparraldean dena pagadi eta baso heze; hegoaldean, berriz, lehorra, mahasti oparoen alorrez apaindua, dena bedaixka, ilarra, erranbero, izpiliku, ezkai edo erle-belar...
Arabarean irten ez eta Herrera mendatetik gora eginen dugu, bertaraino autobusez noski, eta joan nahi duen nork edo nork, aurretik, GOIKOGANEren egoitzan izen eman behar du. 2015.eko jorrailaren 19an izanen da.