ESKOLA KIROLA
GOIKOGANE MENDI TALDEak, ume edo sein gaztettoei zaletasuna pizteko xedez, ESKOLA KIROLA delako egitarauaren barruan, hurrengo epail-martxoaren 29an, AIZKIBEL (Eskibel) mendira igaiteko txangoa eratu du.
Arabaren erdian, Armentia-rean gora igorik, ibilaldi polita pagadian barrena. Aizkibel herrixka ere hor dago, Zaldiaran ezaguna goian duela. Gainean izanik, gure oinetan “Lautada” daritzon ordoki zabala, Gasteiz hiriburu zahar-berritua ororen buru.
Bestalde, gaztettoak mendian trebatzeko, eta haitzigo edo eskalatzen ikasteko ikastaroak hastear direla eta izen emaiteko epea irekita dago.