SAGARDOTEGIRA
GOIKOGANE M. T. eta MENDIKO LAGUNAK, ohi bezala, aurten ere, txotx garaia delarik, sagardotegira joaiteko txango ez oso luze baina bai eskualde eder batez gozatzeko bat antolaturik, Gipuzkoa aldera hurbilduko dira, hurrengo martxo-epailaren 14an.
Bidania eta Goiatz herriak aspaldi batu ziren eta Bidegoian izena hartu zuten, 2013.era arte, beronez gero Bidania-Goiatz izena baitu. Ernioren magalean, oraindik “sarraskitua” ez dagoen giputzalde maitean, eskualde ezinago polita bezain txukuna dugu, 500 bizilagun (duela hogei bat urte 700 ziren) oro euskaldunak bizi diren mendialde hau. Hemen, esaterako, Berezeaga basetxea, Gipuzkoan goien dagoena; eta Iriarte jauregia ere ikusgarri. Illaun eta Urraki mendiak, berriz, oso garaiak ez eta zeharkaldi bat egiteko egokiak. Egara horretako larre-baso-mendiak ikusita, ez da harritzekoa hainbat aizkolari, harrijasotzaile, segalari...eta abarren sorlekua izaitea.
Ibilaldira nahi duenak aurretik izen eman behar du, ahalik arinen, Urraki esate, mendate edo garate aldean dagoen sagardotegiari lekua eska zakion. Autobusa betez geroztik ez da izenik hartuko. Irtetordua, Amurrion nahiz Laudion, ohikoa; arrats irian itzultzeko.