ESKOLA KIROLA
Gure herriko ikastetxe guztietan ikasle diren gaztetto (haur, sein, kimu...) guztiei egokituak ditugun mendi-ibilketak Eskola-kirola daritzon sailean eratzen ditugu. Aurten ere ibilaldi ezinago ederrak dituzte, horretaz, ibilkizun.
Hurrengoa Aldaia mendira, Axpuru herrirean gora, martxo-epailaren 1ean eginen dena. Ez da, noski, zailegia izango; eta beti ere autobusa bete ahala joaileen kopurua mugaturik.
Txango hauetan guztiotan esku hartu nahi duen gaztettoak, aurretik, fitxa bat bete behar du, zeren, Arabako Foru Aldundian zerrendatua egon behar baitu, eta honetarako GOIKOGANE M.T.-aren egoitzan izen emaitea du, aita-amen baimenarekin.
Martxoaren 21ean, berriz, 2002. urtean jaiotako kimuentzat, eskalatu edo haitzigo-ikastaro bat dugu prestatua, hasi ala hobetu nahi duenak zerbait ikas dezan. Honetan ere, aldiz aurretik, izen emanda egon behar da, nahiz eta taldeko bazkide ez izan.
Jarduera hauetarako, GOIKOGANE M.T.-ak begiralek baditu, baina, honela ere, gurasoen laguntza beti eskertzekoa dateke.