Pico Carlistara irteera otsailaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Goikogane Mendi Taldea 2015ko ots. 16a, 22:13

PICO DEL CARLISTA (KARRANTZA)

 

 

 

Hurrengo otsailaren 28an, GOIKOGANE eta MENDIKO LAGUNAK taldeak, ohi bezala elkarrekin, Karrantzan dagoen PICO DEL CARLISTA izeneko mendira igaiteko asmoz, txango joanen dira. Zeharkaldi ez oso luzea -7,2 km- eta bazkalordurako etxean. Igoeran, berriz, gure oinen azpian zer dugun jakinik, ez da makala gure ibilaldiño hau, izan ere, mendi honen barrenean lurbira osoan den leze edo 'zulorik' handienetako bat dugu, ez bertatik urrun Pozalagua delako haitzulo ospe gaitzekoa. Eta oso malkartsua den mendialde hau Espainia eta Euskal Herriaren arteko mugan dagoela, gaur-egun, jakina dugunez, beste zio bat osterattoa egin dezagun.

 

Bizkaiko herririk zabalena denez, “denetarik” duela esan genezake, eta Karrantzak zeregin asko, anitz ikusteko, anitz gozatzeko, anitz maitatzeko du. Euskal Herriaren sartaldea da, egun, anbiola, Nafarroako erreterria harago, Ason ibairaino iristen zen arren, eta bai Karrantza bai ondoan dagoen Isasti (Lanestosa) 'itxuraz' kantabriarrak ditugu, bertako baserri, landetxe eta abarren arkitekturari begiraturik. Aipatu biok beste zortzi udalerrirekin batera Enkarterri delako eskualde bizkaitarra osatzen dute, eta hor barru-barruan beste “trebiñu” bat dagoelarik, hots, Turtzioz izeneko zati bat gure lurretik erauzita bezala kolonia anakronikoa. Dena, goiz batez, ikusterik ez, ordea, baina bada hor, urrutira joaiteke, ikustea merezi duenik asko.

 

Txangora joan nahi duenak izena eman behar du, bazkide izan ala ez berdin, interneten bidez nahiz talde bakoitzaren egoitzan, astearte-ostiraletan, zazpietatik bederatzietara, autobusa bete dadin arte.

 

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide