Lagarte mendira txangoa; natura eta Tolosako aratusteak uztartzeko aukera

Otsailaren 15ean, GOIKOGANE Mendizale Taldeak Lagarte mendira igotzeko txangoa antolatu du. Altzania aldean dagoen gain hori ez da oso garaia, 811 metro baino ez itsaso mailatik gora, eta, honetaz, zein edo zein mendizalerentzat guztiz egokia, igande goiz eder bat emateko.

Hamar bat kilometroko ibilbidea, Santa Luziatik hasita. Aitzakia txarra ere ez, mendian ibili ondorean, Tolosako inauterietara hurbiltzeko, eta honela egingo dugu, arrats irian atzera Laudiora etortzekotan.

Tolosak berak ikustaldi luze bat merezi du, izan ere, antzina gipuzkoarren hiriburua izan zen eta horrek inguru politaz gain historia, kultura, jakintza, hirigintza eta abarretan zer ikusirik asko du.

Karlistaldian Euskadi osoko hiriburua izan zela esan daiteke, eta honek bere aztarnak utzi dizkio.

Euskararik 'ederrena' omen du, Sarakoaren heinean, edo Bizkaian Markinak duen ospearekin bat, omen.

Hogei bat mila bizilagunik gehienek euskaraz dakite. Zoritxarrez nafar eta giputzen arteko guduetan toki nabarmena izan zen, hor, esaterako, Beotibar, Anbiola borroka aipu handiko haren tokia. Iruñerako bidean ataka ezinbestekoa zen, eta, zorionez, egun aizkolarien arteko lehia adiskidetsuak baizik ez, “frontera de malhechores” (gaizkileen muga) gaitzizenez bataiatu zuten Larraun eta Tolosaldearen arteko eskualde bietan bizi diren euskaldunenak.

Txangora nahi duenak, bai Amurrioko MENDIKO LAGUNEK taldearen egoitzan zein Laudion GOIKOGANEren egoitzan edo posta-elektronikoz izena ematea besterik ez du, autobusa bete arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide