Datorren astean, Martxoak 16, larunbata, Euskal Herriko lurralde ezberdinetatik etorritako txistularien topaketa orokorra izango dugu. Laudion gauzatuko da, eta goizeko 9:00etan hasiko dira txistulariak biltzen, 9:30etan Herriko Plazan joko dutelarik. Ostean:
10:00 - Mesa
10:45 - Alkateari Agurra Udaletxean
11:30 - Asanblada
13:00 - Kalejira Herriko Plazan eta kontzertua
14:30 - Bazkaria Karrika jatetxean