Urdufolk Nazioarteko 1. lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Barron Requejo 2013ko uzt. 19a, 11:38

Abuztuak 30 eta 31 bitartean jaialdi berri bat agertu berri zaigu egutegian, folk musikaren jarraitzaile edota konposatzaileentzat interesgarria bereziki. Izan ere, Urduñan gauzatuko da Urdufolk bezala izendatu duten folk taldeen lehiaketa.

Abuztuak 30 eta 31 bitartean jaialdi berri bat agertu berri zaigu egutegian, folk musikaren jarraitzaile edota konposatzaileentzat interesgarria bereziki. Izan ere, Urduñan gauzatuko da Urdufolk bezala izendatu duten folk taldeen lehiaketa.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, partaideek web ofizialean aurkitutako formularioa bete eta honako informazioarekin Urdufolk@gmail.com helbidera "2013 Izen Ematea" izendatutako mezua bidali beharko dute, honako informazioarekin:

- 3 abestirekin osatutako grabazioa, diska izan daitekena, maketan nahiz formatu elektronikoan (mp3). Grabaketak 3 abesti baino gehiago izatekotan, epaimahaiak aurreneko hiruak bakarrik kontuan hartuko lituzke, kontrakorik garbi adierazten ez bada.

- Partaidearen informazio txosten labur bat, kontaktu datuekin osatua (emaila, telefonoa eta posta helbidea)

Aurkeztutako taldeeen guztien artean, epaimahaiak 10 hautatuko ditu finalean parte hartzeko, abuztuaren 31an gauzatuko dena. Sarian ondorengoak izango dira:

- Lehen sailkatua: 1000€ eta kontzertua Radio Euskadiko La Jungla Sonora saioan igortzea

- Bigarren sailkatua: 600€

- Hirugarren sailkatua: 300€

Animatu eta gogora ezazue izena emateko epea uztailaren 28an itxiko dela. Informazio gehiago jasotzeko gohian aipatutako atarira jo.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide