Nerbioigoieneko I. Koru Lantegia

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Barron Requejo 2013ko mar. 16a, 13:47

Arte-On Fundazioak datorren apirilaren 6an zenbait koru lantegiren lehenengoa antolatuko du, gure kulturan hain erroturik dagoen zaletasun hau duten guztiei zuzendua. Jardunaldi interesgarriak izango dira non, Beatriz Zurimendi zuzendariaren eskutik, errepertorio atsegin batez gozatzeko aukera izango dugun; baina honezaz gainera emankorra izango da guztiontzat, musika koralak ematen digun atsegina partaide guztiekin partekatzeko aukera izango baitugu.

Koru Lantegia: Koru Lantegia taldeko musika-erakunde bat sortu nahi duen jardunaldia da; abestea gustatzen zaion eta abestu nahi duen edozein pertsona hartzeko gai den kantu koralaren hastapen litzatekeen talde bezala antolaturikoa, eta norberaren esperientzia musikala eta soziala handitu nahi lukeen inorentzat baliagarria.

Parte Hartzaileentzako Baldintzak: Nagusiki, kanturako zaletasuna izan. Ez da beharrezko musika ezagutzarik, baina honek Lantegiaren garapenean lagunduko luke. Partaide kopuru mugaturik ez da egongo.

Hartzaileak: Deialdia Goi Nerbioiko edozein udalerritan bizi den eta 18 urtetik gora duen gizon heldu orori zuzendurik doa.

Errepertorioa: Lantegian zehar landuko diren obrak hauek izango dira:

- Xabier Leteren "Xalbadorren heriotza”.
- Ken Zazpiren "Haizea".
- Mikel Laboaren "Txoriak txori".

Ordutegia: Goizeko 10:00etatik 13:00etara.

 Lekua: Laudioko Kultura-etxeko Etxe Nagusiko hirugarren solairuan izango da (Lamuza Parkea).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide