Azken urteotako ohitura jarraituz FIT A FIK elkarteak ekimen herrikoia antolatu du abenduan. Euskal musikak kaleak har ditzan ekimen xume eta partehartzailea: Gabon Kantak Kalez-kale.
Horretarako, bi hitzordu antolatu dituzte:
- Abenduaren 22an arratsaldeko 18:00etan Urduñako Foru Plazan. Txokolatea eta gaztainak banatuko dituzte Eskola Publikoko Gurasoen Elkarteko kideek.
- Abenduaren 23an 12:00etan Laudioko udaletxe zaharraren ate aurrean hasiko den deialdia.
Guztira zortzi gabon kanta aukeratu dituzte, errazak, batzuk oso ezagunak eta besteak ez horrenbeste, aipatutako deialdietan letrak banatu eta ikasteko modukoak. Helburua herritarrak lotsarik gabe kantuan jartzea da, euskara eta euskal doinuak gure herrietako kaleetan hedatu daitezen. Eta noski, momentu atsegin eta dibertigarria pasatzea. Gainera, Urduña eta Laudioko Fit a Fik euskal soinutresna eskolako txistulariek, trikitilariek, eta panderojoleek musika euren instrumentuekin lagunduko dituzte kantura animatzen diren herritarrak.
Beraz, euskaltzale, kantuzale, abesbatzeko kide, musikazale... guztietarako deialdia da hau, debaldekoa eta dirulaguntzarik gabeko ekitaldi merke eta herrikoia. Parte hartzera animatzen diren herritarrak ezker zutabean aurkituko dituzte kantatuko diren abestien letrak.