Laudioko Santa Luzia Abesbatzaren 40.urteurrena dela eta, hainbat urteetan zehar abesbatzak igaro dituen hainbat ekintza nabarmendu nahi ditu gordetako zenbait oroigarrien bitartez. Horretarako, Iraila osoan zehar pare bat erakusketa ikusi ahal izango ditugu Laudion, bata, Pio XII kaleko Optica Luyando-n, eta bestea, Zumalakarregiko Caja Rural-ean.
Nahiz eta asko diren beraien artxiboetan gordetako oroitzapenak, berezienak aukeratu izan dituzte, eta ziur daude batek baino gehiagok kuriosotzat hartuko dituela horietako hainbat.