Laudioko Santa Luzia Abesbatza Baigorriko "Fête du vignoble d'Irouléguy"-en egon da

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Barron Requejo 2012ko ira. 7a, 11:40

Laudioko Santa Luzia Abesbatzak iparraldera jo zuen larunbatean, Baigorrin ospatzen duten Fête du vignoble d'Irouléguy (mahats-biltzearen festa) gonbidatuak izan baitziren, Euskal Herriko Lurralde Historiko bakoitzeko beste abesbatza hautatuekin batera.

Ez da halako ospakizun batean murgildu diren lehenengo aldia, duela urte batzuk Hungarian ospatutako Abesbatzen Festibal Internazionalean ere parte hartu baitzuten.

Laudioko Santa Luzia Abesbatzak iparraldera jo zuen larunbatean, Baigorrin ospatzen duten Fête du vignoble d'Irouléguy (mahats-biltzearen festa) gonbidatuak izan baitziren, Euskal Herriko Lurralde Historiko bakoitzeko beste abesbatza hautatuekin batera.

Ez da halako ospakizun batean murgildu diren lehenengo aldia, duela urte batzuk Hungarian ospatutako Abesbatzen Festibal Internazionalean ere parte hartu baitzuten.

Ekitaldiak goizean hasi ziren, hainbat abesbatzek emanaldiak eskaini zituzten zonaldeko upategietan. Ekitaldi nagusia, ordea, arratsaldean izan zen, 20:30etan Baigorriko Saint Etienne elizan egindakoa; abesbatza guztien banakako obrekin eta "Baigorriko Mendi Bizkarretan" abestiaren emanaldi bateratuarekin. 

Informazio gehiago eskuratzeko, klikatu hemen. Hurrengo hilabetetan aukera bat baino gehiago izango da Santa Luzia Abesbatza entzun ahal izateko, egitarau oparoa jakinarazi baitute:

-Irailak 15, larunbata: Ezkontza Loiolan, busa antolatuko da.

-Irailak 22 eta 23, larunbata eta igandea: Palenciara egingo dute bidaia.

-Urriak 6, larunbata: Segoviako Astillero y Cuellarana abesbatzaren ekitaldian egongo dira.

-Urriak 20, larunbata: Udal Lanbide Heziketa Zentroan, abesbatzaren 40. urteurrenaren ospakizuna izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide