Laudioko festak direla eta, ikusi ahal izango ditugun antzezpen musikalen artean, Musika Banda lokalak ere bere parte hartzea eskainiko digu. Horrela, bi aste ezberdinetan izango ditugu protagonista Laudioko institutuko patio itxian, dohainik eta eguerdiko ordu batetan bata zein bestea.
Lehenengokoa, Abuztuak 16, duela pare bat hilabete jadanik aurkeztu izan ziguten zazpi obrekin izango dugu; Mikel Laboa zein Kepa Junkera moduko euskal obrak, musika klasikoa folk tradizionalago batekin konbinatzen zituztenak, ondorengo artista gonbidatuen eskutik:
Ibon Koteron eta Patxi Sanchez: Nafar gaitak
Christian Alemany: Txistua
Lander Otaola Solatxi: Trikitixa
Kareaga anaiak: Txalaparta
Nerea Iglesias: Piano elektrikoa
Bigarrenekoa festen bigarren txandan aurkituko dugu, Abuztuaren 26an. Honekin folka alde batera utzi eta bestelako estiloei emango die paso, Pop, Jazz, Samba, edota Mambo, besteak beste, pelikula baten edo besteren Soinu Bandarekin batera:
1. Pasodoble (Hugo Chiniesta)
2. Danzon Nº2 (Arturo Marquez)
3. Concierto De Amore (Jacob De Haan)
4. Love Story (Francis Lai)
5. The Jungle Fantasy (Naohiro Iwai)
6. Sonrisas Y Lagrimas (Richard Rodgers)
7. Ben Hur (Miklós Rózsa)
8. La Virgen De La Macarena
9. Samba De Janeiro (Bellini)