Larunbat honetan, Laudioko Soinu Bandak kontzertu bat eskainiko digu herriko plazan. Horrela, Banda Sinfonikoak eskainitako musikarekiko abanikoa handitu eta publiko zabalago batera iristea espero du, kasu honetan, musika klasikoa folk musikarekin hurbilduz. Horretarako, ondorengo artista gonbidatu hauekin gozatu ahal izango dugu arratsaldeko zazpietatik aurrera:
Ibon Koteron eta Patxi Sanchez: Nafar gaitak
Christian Alemany: TxistuaLander Otaola Solatxi: Trikitixa
Kareaga anaiak: Txalaparta
Nerea Iglesias: Piano elektrikoa
Bandak jadanik gitarra elektrikoa, alboka, musika korala, edota bertsolariekin egin ditu fusio originalak, eta oraingo honetan badirudi euskal instrumentu tradizionalei eman zaiela txanda. Honekin guztiarekin, zazpi obra izango dira antzeztuko dituztenak, Kepa Junkera edota Mikel Laboa moduko artisten obrekin, besteak beste. Gogoratu, beraz, larunbat honetan arratsaldeko zazpietatik aurrera, musika izango dela protagonista Laudioko plazan.