Ostiral honetan, Laudioko Drumgorri Aretoak musika zale guztientzako ekimen berezia antolatuko du. Duela pare bat hilabete bere urteurrena ospatu zuen bezala, oraingo honetan ere janaria eta musika izango dira berriro ere protagonistak, nahiz eta oraingoan kontzertu bereizirik ez duten antolatu.
Eguraldi ona espero da ostiralerako eta arratsaldeko 9etatik aurrera barbakoarekin hasiko da ospakizuna. Jaira hurbildu nahi duten herritarrek txorizo zein saiheskiak izango dituzte aukeran. Sabela betetakoan, eskolako arduradunek eszenatokian iinstrumentuak eskainiko dituzte parte hartzaileek "riff" batzuk egiteko aukera izan dezaten. Bertan izango dira Laudio inguruetako hainbat musikari aditu.