Alemaniako “Semperoper” antzokiaren (Dresden) azkenengo ekoizpenetan musika-laguntzaile bezala aritu ondoren, gazte zuzendar¡ honek Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ardura hartuko du gonbidatu gisa. Hurrengo ikasturtean Alemanian jarraituko du bere lana. Horrela, Maiatzaren 12ra arte Rimski-Korsakov, Bartok, Marquez, eta beste konpositore askoren obrak zuzenduko ditu Donostiako Teknologia Elkartegian (Miramon), helduentzako nahiz gazteagoentzako emanaldietan.
Diego Martin Amurrion jaio zen eta Urduñako “Antzinako Andra Maria” Ikastetxean egin zituen ikasketak. Datorren ostiralean, 2012ko ikasleen promozioaren aitabitxi egingo dute eskainiko dioten omenaldi txiki batean. Ikasketak amaitu ondoren lanbideak Alemaniara eraman zuen, eta gaur egun Berlinen bizi da.
Euskadin amaitutakoan Bartzelonara joango da Diego Martin, CD bat grabatu eta Kataluniako Musika Eskola Gorenarekin beste hainbat kontzertu eskaintzera.
Informazio gehiago hemen.