Aste bat baino ez da falta Laudion gauzatuko den Elkatasun Gaua ospatzeko. Aurtengo otsailean, 2003an ezker abertzalearen legez kanporatzea salatzeko egindako protesta bategatik urtarrilean epaitu zituzten 19 aiaraldear. Auzitegi Nazionalak bi lagunei urte bateko espetxe zigorra ezarri die, eta gainontzeko auzipetuei bi hilabeteko zigorra. Kartzela zigorrez gain, zigor ekonomiko handia jaso zuten aiararrek. Epaiketa honek, eta orohar, azken urteetan aiaraldean pairatutako errepresio ekonomikoari aurre egiteko elkartasun festa moduko bat antolatu da. Maiatzaren 19an, larunbata, ospatuko da Aretako (Laudio) frontoian, gaueko 9etatik aurrera.
Musika taldeei dagokionez, zer esanik ez, antolatutako kartel indartsuari dagokionez:
- Izate Faltsua
- Governors
- Kop
- Non Servium
Sarrerak salgai daude jadanik, 12 eurotan, kartelan irakur ditzakegun lekuetan, kontzertuan bertan 15etara salduko direlarik. Protestari buruz gehiago jakiteko, goza ezazue bideo honetaz.