Aste bat baino ez da falta Aiara Folk Rock-en lehenengoko edizioa gauzatzeko. Honekin gau girotua izango dugu Arespalditzan Larunbat honetan, 9etatik aurrera ez baita zuzeneko musika geldituko. Estreinako kartel hau lau taldek osatu dute, gehienbat Aiaraldekoak.
Guztiari hasiera emateko festibalaren aurkezpen modukoa egongo 9etatik aurrera, Fita Fik taldearen musikarekin lagundurik, eta ordu erdi geroago lehenengoko taldeaz gozatuko dugu, Laudio, Basauri, eta Leioatik etorritako “Joy of Convolution” taldea, alegia. Bigarreneko kontzertua “Dagreim” taldearen eskutik etorriko da, Laudio eta Luiaondotik hasi berria den talde gaztea. Hauen ostean esperientzia gehiagoko “Goaz” izango dugu. 4 mutiko Laudioarraz osatutako talde hau denbora darama zuzeneko bat egiteko irrikan eta jadanik sari bat edo beste jasotakoa da. Eta amaitzeko, kanpotik etorritako “Laramie” Gasteiztarrak igoko dira eszenatokira. Dudarik gabe Rock-ak konkistatu du lehendabiziko edizio honen kartela.
Hori bai, kontzertuak eta gero ez da isiltasunik egongo, gauak disko-dantzarekin eta geroagoko Dj Aguilaren eskutik ez baitu girorik faltako. Eman begiradatxo bat kartelari ordutegiaz informatzeko nahiz Arespalditzarako ugaritu egin diren busak kontsultatzeko.