Drumgorri Aretoak bere 1. urteurrena ospatu du

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Barron Requejo 2012ko api. 1a, 14:02

Pasaden ostiralean, Drumgorri Aretoak bere lehenengo urteurrena ospatu zuen, arratsaldeko 8etatik aurrera barbakoa moduko lunch-a eskainiz bertara animatzen zen edonorentzat. Eta txorizo eta saiheskia moduko jana proposamen nahikoa ez balitz, musikaz jorratutako festa izan zen, jakina.  Horretarako, Laudion jadanik beteranoak diren Pirulero zoratuekin kontatu zuten, kopa batzuk eta bokata pare bat (edo bi) hartu ostean Pirulo Clinic Txou izenekoa aurkeztu zigutena.

Pasaden ostiralean, Drumgorri Aretoak bere lehenengo urteurrena ospatu zuen, arratsaldeko 8etatik aurrera barbakoa moduko lunch-a eskainiz bertara animatzen zen edonorentzat. Eta txorizo eta saiheskia moduko jana proposamen nahikoa ez balitz, musikaz jorratutako festa izan zen, jakina.  Horretarako, Laudion jadanik beteranoak diren Pirulero zoratuekin kontatu zuten, kopa batzuk eta bokata pare bat (edo bi) hartu ostean Pirulo Clinic Txou izenekoa aurkeztu zigutena.

Momentu hartan ailegatu ginen bertara, eta Drumgorri gainezka zegoen, behintzat Zorgin tabernan utzitako ambientea mordoa zela kontuan harturik. Honakoan, badirudi musika edota musikarienganako erlazio estuagoak zituzten abestiak jo zizkigutela, edo hobe esanda, antzeztu zizkigutela. Imajinatzekoa zen bezala, inolako atentzioa deitzea saihestu nahi izan baitzuten, eta horretarako betaurreko koloredun biziekin jantzitako mediko modura agertu ziren. Hori bai, beraien seme-alabak errekonozitu ezean, Iñaki, abeslariak, presupuesto handiko paper kartel batzuk zeramatzan, Jose Luis No Me Mires Con El Ojo De Cristal-en taldekide guztien izenekin. Honekin guztiarekin, eta bis pare batekin eta guzti, ordu eta erdiko
kontzertua eskaini ziguten, inguruko umeak 600 batio inguruko zaratarekin lo jauzten ziren bitartean.

Hauen ostean, eta Pego gitarjolea kostata eszenatokitik bota ostean, Jam session-a hasi zen, inguruko edozein musikari "afizionatu" anima zedin. Hala ere, "afizionatu" hitza berehala alboratu egin zen, bertara igotako jendea inprobisatzen hasi bezain laster barbakoarengana joatearen zebilen publikoa barruan mantendu ere egin zutelarik. Horrela orduak pasa, eta denetarik entzun ahal izan genuen, Iron Maiden edota Metallica bezalako taldeen bertsioetatik Blues edota Soul moduko inprobisazioetararte. Beharbada ikusitakoaren artean bereizgarrienetarikoa Javi Nuñez izeneko gaztea izan zen, baxua eta gitarrarekin egindako inprobisazioetaz gain, bibolin batekin ere animatu egin zena, bertokoa Bluegrass sesio bat bilakatuz. Honetaz gain, beste gazte metalero bat aipa dezakegu, teklatuarekin eta guzti metal progresibo bat jo, eta ordu erdira perkusio kaxa batekin flamenkoa jotzen amaitu zutenak.

Goizeko 5ak berehala ailegatu ziren, aretoa oraindik jendez animaturik zegoen bitartean, eta nahiz eta joan behar izan ginen, bertokoa ordu bat inguru gehiago luzatuko zen ziurrenik. Ospakizun ederra, benetan, ostiral eta larunbat guztietan kontzertuak planteatzen dituen areto batentzat. Ea urte baten ostean Laudioko gazteria konturatzen den Industrialdean aurkezten zaigun aukera Gardearainoko paseoa merezi egiten duela, hauek baitira aurrera eraman dezaketena. Gure partez behintzat, Zorionak Drumgorri!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide