Egun on berriro ere, entzun dezakezuenez gaur proposamen guztiz instrumentalago batekin nator. Suposatzen dut ziurrenik guzti hau edozein pelikuletako soinu bandaren batekin erlazionatuko zenuketela, eta ez zarete asko aldenduko hala pentsatzekotan. Izan ere, gaurkoan ez dizuet ohiko musika taldea ekartzen, ezta konpositore klasikoren bat ere.
Oraingoan produktore musikal bat dakart. Two Steps From Hell izeneko hau, Los Angeles-en sortutako enpresa bat da, Nick Phoenix eta Thomas Bergersen izeneko konpositore eta produktore parea sortutakoa. 2006.an hasi ziren, ordenagailu batekin baino ez, instrumentu eta koro simulatuekin orkestra osoak lantzen, eta hauekin demo moduko lanak argitaratzen zituzten. Hauek, publikoari baino, beste enpresa zinematografikoentzat zeuden pentsatuak, edozein trailer, soinu banda, bideo muntai eta halakoak egiteko asmoak izatekotan, abesti bat hartu eta haiei erosteko.
Horrela, Harry Potter, Inception, Pirates of the Caribean, azkeneko John Carter bezalako filmetan, edota Kill Zone edo Mass Effect bideojoko sagetan ere entzun ditzakegu. Ez da egongo asko esateko, baina bai entzuteko, urte hauetan aipatu bezalako 17 demo album eta 4 album publiko atera baitituzte, abesti labur baina mordoaz osatuak, guztiak estilo eta soinu genero anitzak landuz (akzioa, beldurra, balada, intriga,...). Goza ezazue hasierako "After the Fall" balada eta bigarreneko "Norwegian Pirate" abesti "mugituago"-arekin.