Kaixo berriro ere Aiaraldekideok, nire azkeneko proposamenarekin ohartu zinetenez, oso gustukoa dut musika folklorikoa, eta influentzia nabarmenen bezala daukadan metala kontuan hartuta, hona hemen gaurko proposamena, Eluveitie.
Galiar hizkuntzan "helvetiko" esan nahi duen talde suitzar honek gaur egungo Folk Metal generoaren adibide nabarmenetarikoa bilakatzen ari da. Honekin, 2002. urtean sortu egin zen, Helvetia galiarraren kultura tradizionalean oinarrituta, musikaz gain hainbat abesti ere aitzin galiar hizkuntzan idatziak daudelarik.
Taldearen bereizgarritasun nabaria instrumentaltasuna da, zortzi musikari osatzen baitute Eluveitie. Whistle, zanfoña, bibolina, gaita, edota flauta bezalako folk instrumentuen melodiak modu ikaragarri batean jardute elkarrekintzan Death Metalera hurbiltzen diren gitar riff azkar eta bateria erritmo gogorrekin. Gainera, instrumentu konbinazioaz aparte, ahots konbinazioak ere maiz aurki ditzakegu, emakume zein gizonezkoak.
Balada lasai eta folklorikoak, metal abesti gogorrak, eta horiekin guztiarekin lortutako hainbat konbinazio aurki ditzakezue azkeneko albumean, Helvetios izenekoa. Hilabete bat baino ez darama argitaratuta, eta beraien lehenengo album kontzeptual bezala aurkeztu digute, galiar gudan oinarritutako istorioa kontatzen duena. Goza ezazue beraz, hasierako "Helvetios" abestiarekin.