KRONIKA: Disaster Now eta In the Arms of Perdition Drumgorrin

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Barron Requejo 2012ko ots. 26a, 12:46

Pasaden ostiralean, Otsailak 24, Drumgorri Aretoak beste kontzertu pare bat eskaini zizkigun dohainik. Gaueko tenperatura eroso baino erosoagoa, klima lasaia, eta eskainitako kartela izan ziren, besteak beste, lokala jendez gainezka egotera bultzatu zutenak. Izan ere, badirudi Bilbotik nahiz Arrigorriagatik jende nahikotxo animatu zela bertako taldeak jarraitzera.

Pasaden ostiralean, otsailak 24, Drumgorri Aretoak beste kontzertu pare bat eskaini zizkigun dohainik. Gaueko tenperatura eroso baino erosoagoa, klima lasaia, eta eskainitako kartela izan ziren, besteak beste, lokala jendez gainezka egotera bultzatu zutenak. Izan ere, badirudi Bilbotik nahiz Arrigorriagatik jende nahikotxo animatu zela bertako taldeak jarraitzera.

Gauari In the Arms of Perdition taldeak eman zion hasiera. Jadanik bi urte pasata daramatzate jotzen eta beraien abesti originalak kalitate ezin hobeagoarekin grabatuak eskaintzen dizkigute beraien myspace-an. Bertan aurki dezakezuen bezala, Bilbotik datozke, ingelesez abestutako Metal Core-a jorratzen dutelarik. Zuzenekoari dagokionez, bereizi beharrekoa abeslariaren lana izango litzateke, hasiera hasieratik eszenatokitik jaitsi eta alde batetik bestera bueltaka zebilela, ahots erregistro garbi zein zikin anitza eskaintzen zuen bitartean. Faltan bota zitekeen beharbada bigarren gitarra bat, zuzenekoan baxuari protagonismo handiagoa eman ziona, eta riff askoren potentzia limitatu ziena. Hala ere, distortsioak ez ziren falta, eta baita Lamb of God edota Trivium taldeen bertsioren bat edo beste ere, beraien influentzia nabarmen bezala aipatu zituztelarik.

Eta amaitu eta publikoa erretzera joan bezain laster denbora gutxi izan zen Disaster Now metal taldea kanpotik bibratzen hasi zen arte. Arrigorriagatik etorritako talde hau jadanik Laudio Metal aretoan aurkitu ahal izan genituen duela urte bat, eta beste hainbat kontzertu eskaini dituzte Bilboko zein inguruetako gaztetxe eta lokaletan. Hala ere, badirudi oraindik ezin dutela grabatzeko aukerarik izan eta beraien myspace-an aurkitutako bideoekin konformatu beharrekoak gara. Hori bai, zuzenekoan aurkeztutakoaren arabera, pena merezi duen taldea da, beraien ekipamendu murriztua kontuan hartuta (amplifikagailuren bat errea zirudien) erritmo eta riff bikainak jo baitzituzten. Horretaz gain, aipatu beharrekoa da Cristopher abeslariak esan bezala, landutako abesti berri pare bat lehenengoz entzuteko aukera eduki genuela, publikoaren eskutik kritika paregabeak jaso zituztenak. Horiekin ere, laburra suertatu zen euskaraz abestutako 10 abestiz inguru osatutako kontzertua, bis bat baino gehiago jaso ostean track-list gabe geratu zirelarik.

Azkeneko kontzertu animatuenetarikoak izan dira metal talde hauek eskainitakoak, eta argi dago gau osoaren oker bakarra puntualtasuna izan zela, azkeneko hilabetetan hobetuz joan den faktorea nahiko ahaztua utzi baitzen Drumgorrin, ia ordu bateko atzerapenarekin hasi zirelarik. Behintzat, argi dago itxaroteak pena merezi izan zuela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide